SIM txartela

SIM (Subscriber Identity Module) txartelak, operadorearengandik eskuratzen duzunak, zure harpidetzari buruzko informazioa du. SIM txartela sartu edo atera aurretik beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.

Telefonotik atera aurretik zure kontaktuak SIM txartelean gorde ditzakezu. Kontatuak telefonoaren memorian ere gorde daitezke. Ikus Kontaktuak 17. orrialdean.

PIN kodea (SIM txartelaren blokeoa)

PIN (Personal Identification Number) kodea SIM txartela blokeatzeko kode bat da, zure harpidetza babesten du baina ez telefonoa bera. Txartela blokeatuta badago, PIN kodea idatzi beharko duzu telefonoa pizteko. PINaren digitu bakoitza * gisa agertzen da, larrialdietarako zenbaki bat izan ezean, 112 edo 911 esaterako. Larrialdietarako zenbakietara PINik sartu gabe dei dezakezu.

Hiru aldiz PIN okerra idatziz gero, ondorengo mezua azalduko da: PIN blokeatuta. Desblokeatzeko, sartu sareko operadoreak eman dizun PUK kodea. SIM txartela desblokeatzeko, zoaz Blokeoak atalera 34. orrialdean.

6

This is the Internet version of the User's guide. © Print only for private use.